Aritz Aranburu, Marcos San Segundo, Mario Azurza, Igor Muniain, etab. bezalako surflari handiek parte hartu duten txapelketa honetan, etorkizuneko surfaren munduko talentu berriak izango ditugu ikusgai.
Izen-emateko azkeneko eguna Abuztuaren 22ean izango da, eta izen emate orriak bete beharko dira. Orri hauek (www.zarauzkosurfelkartea.com, www.euskalsurf.com) web orrietan eskuratu ahali zango dituzu, ondoren lehenbailehen aurkezteko. Nahi izanez gero, izen ematea 0034 943890225 telefono zenbakira fax bat bidaliaz egin daiteke. Era berean zarauzkosurfelkartea@hotmail.com –era email bat bidaliaz eman dezakezue zuen izena. Txapelketan parte hartu ahal izateko 10€ ordaindu behar ditu pertsona bakoitzak, eta kategoria batera apuntatu daiteke soilik. (Arguiñano) pareko desertu txikian emango zaio hasiera txapelketari, goizeko 9:00etan.
Opariak banatuko zaizkie partehartzaile guztiei, eta kategoria bakoitzeko irabazleak sarituak izango dira.
Honako hauek
dira kategoriak:
MUTILAK
NESKAK
- Sub12 Neskak