Cabianca & Agote Surfboards aurkezpena

Cabianca & Agote Surfboards aurkezpena

Johnny Cabianca eta Mikel Agote mundu mailako izena duten bi oholgile dira, eta obsesio bera dute buruan: surf taulak etengabe findu eta hobetzen jardutea.

2016ko udaberrian abentura berria hasi zuten Zarautzen Basque Country Surf Company-ren (BCSC) ateak zabalduz: surf taulak egiteko puntako teknologiarekin hornituriko faktoria berria.

BCSC-n produzitzen diren oholen kalitate gorena ondo frogatua geratu zen ekainean, faktorian egindako lehen taula sortarekin Gabriel Medinak munduko zirkuituko Fiji Pro froga irabazi zuenean.

Cabianca eta Gabriel gogor ari dira lanean, urte bukaeran World Surf League zirkuituko garaile izateko xedearekin. Bitartean Mikel Agotek, olatu handietako surflari aditua denak, punta-puntako taula motz bilduma atera du merkatura, mundu mailako oihartzuna duten bere “gun” modeloen osagarri gisa.

Surf oholak egiteko instalazio berriak estreinatzeaz gain, bi shaperrek webgune berriak argitaratu dituzte sarean. Gainera, euskal surfari euren ekarpena egiteko, %20-rainoko deskontuak eskaintzen dituzte bertako surflarientzat.

Cabianca eta Agote gogo eta ilusio handienaz ari dira lanean, material onenenekin egindako surf taulak produzitzen. Hori bertatik ikusteko, faktoriara etorri eta eurekin aurrez-aurre hitz egitera gonbidatu nahi zaitugu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies