Nortzuk gara

Zarauzko Surf Elkartea

Zarauzko Surf Elkartea
Ampliar

Zarauzko Surf Elkartea

Istorioek diotenez ba omen da Zarautzen espiritu bat. Espiritu honek ez darama buruan zapirik, ezta eskuburdinik ere. Giza espiritua da. Elkarrekin egon eta elkar estimatzen duen jendea. Surfaren epizentroa eta surfaren iraunkortasuna aurpegietan. Zarauzko Surf Elkartea omen da. Zarauzko Surf Kluba. Malekoi zati eta klub bat guztiei irekia, ametsak gauzatu, abentura epikoak elkartrukatu eta surferako harrobia jaio den lekua, egun ez soilik herrian harrotasuna sortzen duena, baita nazio osoan ere.

Abentura hau 1988an hasi zen gauzatzen, J.A. Sansegundo "Sanse", Alberto de la Maza eta Joseba Iriondoren eskutik Zarauzko Surf Taldea sortu zutenean. 1991n Mikel Troitiñok eta Aitor Franzesena "Gallo-k" Zarauzko Surf Eskola sortu zuten, eta 1997an, aipatu bi proiektuak bakar batean elkartu ziren: Zarauzko Surf Elkartea.

Elkartzeko lekurik gabe bizitza sozialik ez dagoenez, klubeko oinarrietako batek, Mikel Troitiñok eta Zarauzko zinegotzi talde batek, Miarritze herri ederrera jo zuten, surfak errugbiak bezain tradizio handia duen herrira, hain zuzen ere. Bisita haren harira, eta han ikusi eta ikasitakoaren ondorioz, Zarauzko Udalak lokal bat utzi zion klubari. Horrela, 1998ko uztailaren 31n inauguratu zen Zarauzko Surf Elkartearen lokala.

Nori axola dio honek guztiak? Belaunaldi oso bati, aldizkarietan agertzen den belaunaldiari, klubean elkar ikusi eta agurtzen duen belaunaldiari; Zarauzko klubean elkarrekin bizi duten grinaren baitan.

»Historia guztia deskargatu
Mendilauta 13, Itsasertza - Tel., Fax: 943 890225 - 20800 Zarautz - zarauzkosurfelkartea@hotmail.com