“PLASTIKOZKO ITSASOAK” HITZALDIA

“PLASTIKOZKO ITSASOAK” HITZALDIA

Surfrider Españak, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak, Euskadiko Biodibersitate Zentroak eta Plentziako Itsas Estazioak “PLASTIKOZKO ITSASOAK” hitzaldia aurkezten dute, apirilaren 21an ostegunez arratsaldeko 18:00tan UPV/EHUko Paraninfoan Bilbon.

Zientzia eta dibulgazioa uztartzen dituen hitzaldi honetan, ureko hondakinen kutsaduraz jardungo da, batez ere plastikoak eragindako kutsaduraz. Horretarako gaian berezituak diren hainbat aditu izango ditugu hizlari, zientifikoak zein irabazi asmorik gabeko elkarteak, gaiaren irakurketa ezberdinak eskainiko dizkigutenak. Hainbat gai izango dira hizpide, besteak beste, plastikoak eragindako kutsadura, hondakinen kudeaketa desegokia eta bere eragina itsas ekosistemetan, arazoari aurre egiteko hartutako neurriak eta hezkuntza jasangarriago baten beharra.

Zer: “Plastikozko Itsasoak” hitzaldia.
Noiz: Apirilak 21 osteguna 18:00.
Non: UPV/EHUko Paraninfoa, Abandoibarra, Bilbo.
Nor: Manu Soto (Plentaziako Itsas Estazioa), Javier Franco (AZTI-Tecnalia), Ibon Galarraga (BC3), Enrique Franco (Ambar Cetáceos) eta Izaskun Suberbiola (Mater Museoa). Moderazioa: Vanessa Sarah Salvo (Surfrider España).

Parte hartzea doan, izen emateak aldea aurretik. Izena emateko sartu hemen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies