Eskola

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, 1988. urtetik bere helburu bakarra kirol hau bultzatu eta maila guztietako surfa irakastea izan duena. Geroztik amets asko eskuratu ditugu, irailean Zarautzen ospatzen zen munduko txapelketa esaterako, edo Europa mailako harrobirik onenetariko bat edukitzea. Gaur egun ordea lanean jarraitzen dugu ilusio berdinarekin, gure indarrak surfaren irakaskuntzan zentratuz beste gauza askoren artean.

Berritutako eskola eta elkartearekin, instalazio ezin hobeak eskeintzen ditugu: gela berezi bat surfeko bideo eta aldizkariak irakurtzeko, aldagela handiak, dutxa beroak, kalitate bikaineko materiala.

Gainera, inguruan skate-park bat eta bolleybal-eko zelaiak ditugu surfeko sesio baten ondoren ekintza ezberdinez gozatzen jarraitu nahi dutenentzat. Segurtasuna eta ikaskuntzik onena zihurtatzeko, ikastaroak  ur salbamentuan formakuntza duten esperientzia handiko irakasle titulatuen eskuetan geratuko da.

Anima zaitez, jarri harremanetan elkartearekin, eta ez galdu ondo pasatuz surfeatzen ikasteko aukera



 

Eskola Kirola

Zarauzko eskoletako neska-mutilek surf entrenamenduetan parte hartzea da Zarauzko Surf Elkarteak dituen helburu garrantzitsuetako bat. Horregatik sortu genuen irakaskuntza egitasmo bat, Itsasoa eta olatuak.
Egitasmo horri esker, Surf Elkartea erreferentea da Egun Europa mailan, Kantauri itsaso osoan dauden lehiaketan parte hartzen duen harrobia sortuz.
Animatu eta egin ezazu bat gurekin.

Zarauzko Surf Elkarteak, eskola eta elkarteei soilik eskeintzen dizkie surfeko kurtsoak.

 

servicios_ola Ikus kurtsoen prezioak

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR