Ur Sorospen ikastaroa Donostian

Ur Sorospen ikastaroa Donostian

Ikastaro teoriko-praktiko honetan ur-inguruan sor daitekeen edozein larrialdi egoeretan jokatzeko ezagutzak eskuratzen dira. Igerilekuko praktiken bidez biktimarengana gerturatzeko, arrastatatzeko eta uretatik modu seguruan ateratzeko trebatzen da ikaslea.

Lehen Sorospeneko klase teoriko eta praktikoekin, ingurune honetan sor daitezkeen lesio nagusien aurrean suspertze maniobrak eta beharrezkoak diren asistentziak burutzen ikasten da.

Ezagutza errazak eta erabilgarritasun handikoak dira. Bereziki hondartzetan edo igerilekuetan zaintza edo arreta lanak egingo dituztenentzat.

Ikastaro honetan sartzeko, oinarrizko sorospen titulua indarrean izan behar da.

Informazio orokorra:

  • Interesatuta dagoen edozeinentzat irekia. Beharrezkoa da Lehen Sorospeneko titulua izatea.
  • Datak: astebururo, maiatzaren 6tik 28ra.
  • Ordutegia: larunbatak 10:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik 20:00etara, igandeak 10:00etatik 14:00etara.
  • Lekua: Zuhaizti Polikiroldegia (Gros), Donostia.
  • Matrikula: 220€.
  • Eusko Jaurlaritzako Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Akademiak homologatua.

Informazio gehiago: Hemen

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies