ESKI IRTEERA OTSAILAK 11


Eguraldi aurreikuspenak direla eta, eski irteera atzeratzea erabaki dugu. Otsailaren 4an izan beharrean, otsailaren 11an izango da txangoa.
Beraz, ezin baduzu edota alderantziz, izena eman nahi baduzu, otsailak 8a baino lehen elkarteko bulegoan abisatu, mesedez.
Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko.

  • Share/Bookmark

2012 February 1   No Comments

Eski irteera otsailaren 4an: SAINT-LARY

Aurten ere, beste urte batzuetan bezala, Zarauzko Surf Elkarteak eski irteera antolatu du bazkideentzat. Aurten, Saint-Lary-ra joango gara otsailaren 4an, larunbata. Guztion artean primeran pasako dugu, beraz, animatu zaitez eta eman zure izena elkarteko bulegoan otsailaren 1a baino lehen!!!
Eski irteera: SAINT-LARY
Eguna: otsailak 4 larunbata
Ordua: goizeko 5.30
Lekua: Pilartxo-Enea
Itzulera ordua: gaueko 21.00
Prezioa: 25 € (Forfait-a + segurua). Autobusa eta bazkaria elkartearen kontura.
Extra: – eski alokairua: 9 €
           – snow alokairua: 12.5 €

 
ANIMA ZAITEZ ETA ZATOZ ESKIATZERA!!!

Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu Zarauzko Surf Elkartean.
 - zse@zarauzkosurfelkartea.com
- 943 89 02 25

  • Share/Bookmark

2012 January 30   No Comments

SAN MIGUEL EUSKAL SURF ZIRKUITOA :: DANI ALONSO ETA LETICIA CANALES ONENAK MUNDAKAN


Open kategoriko finala benetan ikusgarria suertatu da.
Dani Alonsok itzel ekin dio txandari lehenengo 10 minutuetan 17 puntuko konbinaketa lortuz.
Erantzuna Ander Mendiguren eta Nacho Gonzalezen eskutik etorri da, azken honek tutu itzel bati esker 9,30 puntu lortuz.
Dani Alonsok 9ko bati esker bere puntuaketa hobetzea lortu du.
Nacho Gonzalezek, 3 tutuko olatu itzela burutzea lortu du baino ez du behar adinako puntuaketa lortu azkenean bigarren sailkatuz.
Ander Mendigurenek olatu bikainak burututa 3. sailkatzea lortu du. Ander Ederra eta Iulen Elkoro ere bikain aritu dira azken honek azken olatuan 4. postua Ander Ederrari lapurtuz. 6. Postuan Txaber Trojaola sailkatu da txanda ona burututa.
Emakumezkoek ikaragarrizko ausardia erakutsi dute Mundakako olatu handietan. Leticia Canales txanda hasieratik hasi da gogor 7 puntuko olatua burutuz. Ariane Ochoak eta Maria Ortiz saiatu dira aurre hartzen baina Leticiak beste 6,5 puntuko olatu batekin txapela eskuratu du. Ariane 2. sailkatu da eta Maria 3. Andrea De La Mora eta Noa Iturripeak ez dute gehiegi asmatu 4. eta 5. sailkatuz.

SAILKAPENAK :: OPEN
1- DANI ALONSO
2- NACHO GONZALEZ
3- ANDER MENDIGUREN
4- IULEN ELKORO
5- ANDER EDERRA
6- TXABER TROJAOLA

SAILKAPENAK :: Neskak
1- LETICIA CANALES
2- ARIANE OCHOA
3- MARIA ORTIZ
4- ANDREA DE LA MORA
5- NOA ITURRIPEA.

EHSF

  • Share/Bookmark

2011 December 5   No Comments

Euskadiko Igeriketa Federazioak egingo duen ikastaroa


Euskadiko Igeriketa Federazioak egingo duen ikastaroaren berri eman nahi dizugu.
Gogoratu, EHSF eta Euskadiko Igeriketa Federazioak akordio bat sinatu genuela; Zeinean lehen laguntza, ur sorospidetza eta kanpoko desfibrilagailu automatiko ikastaroetan EHSF-ko federatu guztiek %10eko deskontua izango dute matrikulan.
Informazioa eskugarri hemen

  • Share/Bookmark

2011 November 4   No Comments