2012 DONOSTIA SURF CITY INVITATIONAL JUNIOR WINTER SERIES ONDARRETA HONDARTZAN


Asteburu honetan Ondarreta hondartzan 2012 DONOSTIA SURF CITY INVITATIONAL JUNIOR WINTER SERIES-eko lehengo froga ospatuko da. Gazte Txapelketa berezi hau, gipuzkoako surf selekzioko 8 gazte, eta Lapurdiko junior selekzioaren beste 8 partehartzaileak, elkartuko dira Donostiako Ondarreta Hondartzan.
Txapelketa hauek Gipuzkoako surf federazioak antolatuta eta Donostia surf cityk basbestuta daude, eta Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irutxuloko HITZA, KIA Novocar, Callate la Boca, Eroski Bidaiak, Hydra, Moor Surfboards, Styling Surfboards, Rip Curl, Naturalsurfing, Redbull.

TXAPELKETA ORDUTEGIA
Martxoak 10, larunbata
Lekua : Ondarretako hondartza – Tenis gunea
Mailak : 20 Azpi
Deialdia-Check in: 15:30
Sari Banaketa : 19:00
Antolatzailea: Gipuzkoako Surf Federazioa
Babeslea: SURF CITY DONOSTIA Donostiako Sustapena / Fomento San Sebastian
Laguntzaileak: Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia
Irutxuloko HITZA , KIA Novocar, Callate la Boca , Eroski Bidaiak ,Garbera, Rip Curl, Moor Surfboards, Styling Surfboards, Naturalsurfing, Hydra, Redbull.
Surflariak:
. Gipuzkoako Junior Selekzioa: 8 surflari
. Lapurdiko Junior Selekzioa : 8 surflari
Informazio zabalagoa hemen EHSF

  • Share/Bookmark

2012 March 7   No Comments

URIBEKOSTA 2012 NESKEN III. OPEN SURFA


Aurtengo martxoaren 10 eta 11n, Uribe Kostako Nesken Open Surfaren hirugarren edizioa izango da Sopelako Arriatera hondartzan. Uribe Kostako Mankomunitateak antolatzen du ekimena (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz, Bizkaian), Emakumeen Nazioarteko Eguna —martxoak 8— dela eta.
Neska surfzale guztientzat da, senior zein junior, eta ekitaldi honen bidez, negualdian emakumeentzat antolatzen den txapelketa bakarrean parte hartu ahal izango dute. Eta igandean, 14:00etan, jai handi batek amaiera emango dio lehiaketari.
EHSF
Informazio zabalagoa hemen.

  • Share/Bookmark

2012 March 6   No Comments

ESKI IRTEERA OTSAILAK 11


Eguraldi aurreikuspenak direla eta, eski irteera atzeratzea erabaki dugu. Otsailaren 4an izan beharrean, otsailaren 11an izango da txangoa.
Beraz, ezin baduzu edota alderantziz, izena eman nahi baduzu, otsailak 8a baino lehen elkarteko bulegoan abisatu, mesedez.
Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko.

  • Share/Bookmark

2012 February 1   No Comments

Eski irteera otsailaren 4an: SAINT-LARY

Aurten ere, beste urte batzuetan bezala, Zarauzko Surf Elkarteak eski irteera antolatu du bazkideentzat. Aurten, Saint-Lary-ra joango gara otsailaren 4an, larunbata. Guztion artean primeran pasako dugu, beraz, animatu zaitez eta eman zure izena elkarteko bulegoan otsailaren 1a baino lehen!!!
Eski irteera: SAINT-LARY
Eguna: otsailak 4 larunbata
Ordua: goizeko 5.30
Lekua: Pilartxo-Enea
Itzulera ordua: gaueko 21.00
Prezioa: 25 € (Forfait-a + segurua). Autobusa eta bazkaria elkartearen kontura.
Extra: – eski alokairua: 9 €
           – snow alokairua: 12.5 €

 
ANIMA ZAITEZ ETA ZATOZ ESKIATZERA!!!

Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu Zarauzko Surf Elkartean.
 - zse@zarauzkosurfelkartea.com
- 943 89 02 25

  • Share/Bookmark

2012 January 30   No Comments