SAN MIGUEL EUSKAL SURF ZIRKUITOA :: DANI ALONSO ETA LETICIA CANALES ONENAK MUNDAKAN


Open kategoriko finala benetan ikusgarria suertatu da.
Dani Alonsok itzel ekin dio txandari lehenengo 10 minutuetan 17 puntuko konbinaketa lortuz.
Erantzuna Ander Mendiguren eta Nacho Gonzalezen eskutik etorri da, azken honek tutu itzel bati esker 9,30 puntu lortuz.
Dani Alonsok 9ko bati esker bere puntuaketa hobetzea lortu du.
Nacho Gonzalezek, 3 tutuko olatu itzela burutzea lortu du baino ez du behar adinako puntuaketa lortu azkenean bigarren sailkatuz.
Ander Mendigurenek olatu bikainak burututa 3. sailkatzea lortu du. Ander Ederra eta Iulen Elkoro ere bikain aritu dira azken honek azken olatuan 4. postua Ander Ederrari lapurtuz. 6. Postuan Txaber Trojaola sailkatu da txanda ona burututa.
Emakumezkoek ikaragarrizko ausardia erakutsi dute Mundakako olatu handietan. Leticia Canales txanda hasieratik hasi da gogor 7 puntuko olatua burutuz. Ariane Ochoak eta Maria Ortiz saiatu dira aurre hartzen baina Leticiak beste 6,5 puntuko olatu batekin txapela eskuratu du. Ariane 2. sailkatu da eta Maria 3. Andrea De La Mora eta Noa Iturripeak ez dute gehiegi asmatu 4. eta 5. sailkatuz.

SAILKAPENAK :: OPEN
1- DANI ALONSO
2- NACHO GONZALEZ
3- ANDER MENDIGUREN
4- IULEN ELKORO
5- ANDER EDERRA
6- TXABER TROJAOLA

SAILKAPENAK :: Neskak
1- LETICIA CANALES
2- ARIANE OCHOA
3- MARIA ORTIZ
4- ANDREA DE LA MORA
5- NOA ITURRIPEA.

EHSF

  • Share/Bookmark

2011 December 5   No Comments

Euskadiko Igeriketa Federazioak egingo duen ikastaroa


Euskadiko Igeriketa Federazioak egingo duen ikastaroaren berri eman nahi dizugu.
Gogoratu, EHSF eta Euskadiko Igeriketa Federazioak akordio bat sinatu genuela; Zeinean lehen laguntza, ur sorospidetza eta kanpoko desfibrilagailu automatiko ikastaroetan EHSF-ko federatu guztiek %10eko deskontua izango dute matrikulan.
Informazioa eskugarri hemen

  • Share/Bookmark

2011 November 4   No Comments

BODYBOARD: DV EHSF AZKEN FROGA ZUMAIAN


Azaroaren 5 eta 6an Itzurungo hondartzan izanen dute gure bodyzaleak beren azken txapelketa. Bertan parte hartu nahi duzuenok, astazkena baino lehen izen eman behar duzue ohiko moduan. Zorte on!!
EHSF

  • Share/Bookmark

2011 October 28   No Comments

IGOR MUNIAIN ETA GARAZI SANCHEZ TXAPELDUNAK ORRUAN!! ZORIONAK!!


SAILKAPENAK:

OPEN MUTILAK:
Igor Muniain
Yasinne Randani
Imanol Yeregi
Ethan Egiguren

OPEN NESKAK:
Garazi Sanchez
Leticia Canales
Maria Ortiz
Mirka Solar

  • Share/Bookmark

2011 October 10   No Comments